Ia 19.000 euskal enpresa eta autonomo izan dira COVID-19ren ondorioak arintzeko ICO abalen linearen onuradun

22/03/2021

  • COk abalatutako zenbatekoa 4,875,8 milioi eurokoa da; horri esker, autonomoek eta enpresek 6.600 milioi euro baino gehiagoko finantzaketa izan zuten.

 

COVID-19k eragindako geldialdi ekonomikoagatik likidezia-arazoak dituzten enpresei laguntzeko ICOk (Kreditu Ofizialeko Institutua) diseinatutako abalen programak guztira 31.355 operazio bermatu ditu Euskadin, 18.709 autonomori eta euskal enpresei dagozkienak. Abalatutako zenbatekoa, guztira, 4.875,8 milioi eurokoa da; horri esker, enpresek eta autonomoek 6.604,3 milioi euroko finantzaketa jaso dute likidezia bermatzeko eta zirkulatzaile-beharrak asetzeko.

 

Finantzazioa eta abalak 2020ko martxoaren 17tik, Gobernuak pandemiaren ondorioz geldialdia jasan duten Espainiako enpresei laguntzeko lineak martxan jarri zituen lehen dekretua onartu zuenetik, pasa den otsailaren 28ra arteko epea hartzen dute. Euskadi bosgarren erkidegoa da eskatutako abalen zenbatekoagatik, Madril, Katalunia, Andaluzia eta Valentziaren atzetik.

Estatu mailan, programa honekin 89.150,2 milioi euro abalatu dira Espainiako enpresa eta autonomoentzat. Eta berme horiekin 117.397,9 milioi euroko finantzaketa eskuratu ahal izan dute. Abalatutako operazioen %76a mailegu berriak bermatzera bideratu da eta gehienak, %69a, epe luzekoak dira, 4 urte baino gehiagokoak.

Osasun krisiaren ondorioei aurre egiteko ICOren programak bankuen bidezko100.000 milioi euroko abalen línea zen. Operazioak egin zituzten enpresen %89a autonomoak eta mikro ETEEEak izan zen, 10 langile baino gutxiago dituztenak.