“Izua portadara. Terrorismoko 60 urte Espainian”.
Denis Itxaso EAEko Gobernuaren Ordezkariaren mintzaldia.

05/03/2021

Hau izan liteke irudikaturiko distopia bati buruzko edozein telebista-plataformaren fikziozko telesail baten izenburua. Baina ezer ez errealitatetik urrun baino urrunago. Egunkarien portadara eramandako albisteak dira. Gordintasun osoko informazioa da. Gure herrialdeko kaleak eta plazak odol errugabez tindatu zituen zentzugabekeria kriminal baten historiaren mugarriak dira.

Jose Antonio Guerrerok kazetaritza modu miresgarrian aldarrikatuz idatzi zuen bezala, "beren odol ibaien aurrean, gure tinta ibaiak historia orri bihurtuta". Hau da metafora ederra, ezin hobeto definitzen duena bizitzaren eta heriotzaren arteko kontraesana, gerraren eta bakearen artekoa, legearen eta krimenaren artekoa, egiaren eta manipulazioaren artekoa, informazioaren eta manipulazioaren artekoa.

Erakusketa honetan zehar, bere portadaz portadako ibilbide kronologikoan, terrorismoaren atzaparkaden aurrean odolusten ari den herrialde baten irudi urratuarekin topo egiten dugu; edulkoratzailerik eta gehigarririk gabeko gaurkotasun amorratuaren aurrean.

Egoera puruan dagoen kazetaritza da, irakurleei testigantza eta egia eskaintzen diena. Horrela, Vocentok Erakusketa honetan eskaintzen dizkigun portadak errepasatzeak ahalbidetzen du hemerotekak, iraganera itzultzean bezala, Euskadi, Espainia, hainbeste urtez murgilduta egon zen krimen-unibertso hartara atzera eramanarazten gaituela.

Irudiek minaren irudi atsekabegarria itzultzen digute, baita herritarren erantzun heroikoa, izuarekiko konplizitatea askotan, besteen minarekiko axolagabekeria, eroritako kideengatiko amorrua, gaitza haztea erraztu zuen usteltasun moraleko mordoa ere.

Horregatik, erakusketa honek eragina du, Gabriel Celayaren iluntasuna kolpatzen duen pultsua bezala. Eta guztiz garrantzitsua da, siesta egiten duten izpirituak ernatzen dituelako, gaur egun, poz-pozik, amnesiak errealitatea patxadaz ezkuta dezan eta kontakizun moldaerrazen eraikuntzari bide eman ditzan nahi duten horiek.

Gertaerak ezkutatzeko, errealitatea itxuraldatzeko edozein tentaziok aurrez aurre talka egiten du erakusketa informatibo eta historiko honekin, gertaeretatik, egiatik, egiazko informaziotik eraikitako kontakizun honekin.

Gaur egungo perspektibaz ikusita, hainbeste urtetako heriotza eta suntsipenaren ondoren bakea irabazita, kazetaritza portadek ametsaren eta amesgaiztoaren arteko gatazka sortzen dute gure barnean, indarkeriazko iraganaren eta bakezko orainaren artean, izan zenaren eta izango denaren artean bidean geratu zirenen eta lurra suntsitu zuen gaitzaren lekukotasuna emateko izutik bizirik atera ginenon artean. Besteren mina beste alde batera begira, haiekin ez balitz bezala, jasan zutenen kontzientziak narkotizatu zituen gaitz hori.

Prentsak, kazetaritzak, prezio altua ordaindu zuen bakearen aldeko martxa luze honetan bizitzaren eta askatasunaren balioak defendatzeagatik. Sakrifizioa guztiz bidegabea izan zen, baina ez zen alferrik izan. Prentsa librearen lekukotza setatiak eustorma gisa jarduten duelako errebisionismoen aurrean, zeintzuk, balak txistuka ari zirenean beren jarreraren lotsa bere gain hartu ezinik, inoiz egon ez ziren kontakizunak egiten saiatzen baitira gaur egun.

Batzuek errealitatea eztitu nahi dute, gertaerak makillatu. Erakusketa honen errepaso hutsak historia nobelatzen saiatzeko, egia fikzionatzeko, gertaerak aldatzeko, heriotzaren gordintasuna argumentario interesatu eta gezurtien pean arintzeko asmo maltzurrak desegiten ditu.

Horregatik da, hain zuzen ere, erakusketa hau hain beharrezkoa eta didaktikoa. Egiak bakarrik aske egiten gaituelako. Horregatik, Vocento Taldeak frotatutako egiarekiko, egiazko informazioarekiko konpromisoa ezinbestekoa eta konpontzailea da aldi berean.

Eskertu nahi dut, Euskal Autonomia Erkidegoan Espainiako Gobernuaren Ordezkaria naizen aldetik, egin duzuen ekarpena eta hartu duzuen konpromisoa kazetaritzarekin, bere burua historiaren ispiluan begiratzeko gai izango den gizarte duina eraikitzeko tresnatzat jota. Gure historiarenean.

Eskerrak eman nahi dizkiet, halaber, Florencio Domínguezi eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroan daukan giza taldeari egunero egiten duten ahaleginagatik eta egiarekin duten konpromiso hautsiezinagatik. Terrorismoaren Biktimen Fundazioari ere irakatsi digutelako, pairatutako sekulako mina arren, oraindik orbaindu gabeko zauriak izan arren, egiak bidea irekitzen duela.

Maite Pagazaurtunduari, eskerrik asko laguntza eta kaudimenagatik, beti beharrezkoak.

Eskerrik asko guztioi hemen egoteagatik eta egiatik bake eta adiskidetze irrika hau posible egiteagatik, mingarria zaigun arren.