Francisco Polo: “Ekintzailetza berritzailea funtsezkoa da ekonomia berreraikitzeko”

16/07/2020

  • Lehen instituzio-bidaia Euskadira Espainia Nazio Ekintzailerako Goi Mandatari  Francisco Polorentzat
  • Goi Mandataria eta EAEko Gobernuaren Ordezkaria, Denis Itxaso, sektore ekintzaileko ordezkariekin bildu dira beren sailaren ildo estrategikoak planteatzeko

 

Espainia Nazio Ekintzailerako Goi Mandataria, Francisco Polo, eta EAEko Gobernuaren Ordezkaria, Denis Itxaso, sektore ekintzaileko ordezkariekin gaur goizean bildu dira Gobernuko Ordezkaritzan, euskal ekintzailetzaren sektoreko ordezkariekin. Goi Mandatariak sektorearekin lehen hartu-eman ofiziala izan da Euskal Autonomia Erkidegora egin duen lehen bisita instituzionalaren esparruan, non hiru lurraldeetako hiriburuak bisitatu dituen. Bilera horretan, Goi Mandatariak "ekintzailetza berritzailearen euskal ekosistemak  hazteko ahalmen handia duela" egiaztatu du eta sektoreak Nazio ekintzailearen eraikuntzan parte hartzeko bideak jorratu dira.

 

Bileran ekintzailetza berritzailearen ekosistemaren hainbat eremutako ordezkariek parte hartu dute (ekintzaileak, ikerketa-zentroak, unibertsitateak, finantzatzaileak, etab.). Espainia Nazio Ekintzailerako Goi Mandatariak sailaren ildo estrategikoak eta Espainia Nazio Ekintzailea Estrategian egiten ari diren lanak zirriborratu ditu. Azken honetan datozen 10 urteetan garatu beharreko neurri nagusiak jasoko ditu.


Espainia Nazio Ekintzailerako Goi Mandataria, zuzenean Gobernuko Presidentearen mende dagoena, politika publikoak bultzatzeaz arduratzen da, gure herrialdean lehiakortasun eta inbertsio handiagoak lortzeko, gizarte- eta enpresa-arloko adostasunak lortzeko, eta Espainiaren nazioarteko irudia hobetzeko, inbertitzeko edo startup-ak sortzeko leku erakargarritzat har dadin.

Espainia Nazio Ekintzailerako Goi Mandataria, zuzenean Gobernuko presidentearen mende dagoena, politika publikoak bultzatzeaz arduratzen da gure herrialdean lehiakortasun eta inbertsio handiagoak lortzeko, gizarte- eta enpresa-arloko adostasunak lortzeko eta Espainiaren nazioarteko irudia hobetzeko, inbertitzeko edo startup-ak sortzeko leku erakargarritzat har dadin.

Euskal Herrira egindako bisitaren inguruan, Francisco Polo Espainia Nazio Ekintzailerako Goi Mandatariak adierazi duenez, "ekintzailetza berritzailea funtsezkoa da gure herrialdearen berreraikuntza ekonomikorako. Eta Euskadiko ekintzailetzaren sektoreak eginkizun nagusia izango du. Sektore hau kuantitatiboki eta kualitatiboki hazten ari da. Gero eta garrantzi handiagoa izateak Nazio Ekintzailearen garapenean funtsezko rola izango duela ikus dezakegu. Nire lehen bidaia ofizialetako bat Euskal Herrira izatea nahi izan dut sektore osoarekin elkarlanerako bideak bilatu ahal izateko. Herrialde gisa, ahaleginak batzeko eta beharrezko lankidetza bilatzeko aukera paregabea daukagu".

Bestalde, Denis Itxaso Gobernuaren Ordezkariak euskal gizartearen espiritu ekintzailea goraipatu du. Urteetan zehar, adierazi duenez, Euskal Herriak, bertako gizon eta emakumeek, beren ekimenaren adibidea eman dute, bai eta jarduera ekonomiko, ikerketa eta kultural berriak abian jartzeko eta, azken batean, planteatu diren erronkei erantzuteko duten borondatearena ere. Denis Itxasok nabarmendu duenez, "Euskal Autonomia Erkidegoan ekintzailetza berritzailearen aldeko konpromisoa agerikoa da. Urte hauotan, eremu publikotik eragile guztien – publikoen eta pribatuen – ahalegin partekatua antolatu da Autonomia Erkidegoaren eraldaketa ekonomiko eta sozialean aurrera egiteko".


Euskadira egindako bisitaren esparruan, Espainia Nazio Ekintzailerako Goi Mandatariak berrikuntzaren aldeko apustuaren adibide diren zentroak bisitatu ditu, hala nola, Basque Culinary Center; industria-sektoreak ekintzailetzarekiko  lankidetzaren adibide handiak, adibidez, Mondragon Korporazioa; Mondragon Unibertsitateko campusa eta bere ekintzailetza-programa; eta harremanak ezarri ditu Erkidegoko ekintzailetza berritzailearen sektoreko ordezkariekin.